Herrian omen naiz ni
tipo ezaguna,
sagardotegin eta
egin det ahal nuna,
baina nik nahi det jakin
hau idatzi duna,
bera baita azal
eta hezurra,
zuk merezi dezula
gaurkon egurra,
puskatuko dizut nik
zuri sudurra,
kamaran bat faltatzen bada
nei ez deitu lapurra,
baten batzuek zenuten
nerekin duda!

Azkaraten kamara hori da!
Azkaraten kamara hori da!
Azkaraten kamara hori da!


Aitor Zaldua, 2012-3-17

« < Ekaina 2013 > »
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
   
No events

Martxoan bertsoa
MARTXOAN BERTSOA 2013 - EGITARAUA
 

MARTXOAN BERTSOA XI. EDIZIOA


TALDEKAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Kanporaketak

  • Martxoak 8, larunbata, 23:00, MOTZ tabernan
  • Martxoak 9, larunbata, 18:30, Ezkio-Itsasoko IGARTUBEITI baserrian (joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da Zumarragatik, ondoren mokadu goxoa banatuko da eta bertako kupeletatik sagardoa edateko aukera egongo da, guztia trikitilariek giroturik) 
  • Martxoak 15, ostirala, 23:00, FOX tabernan
  • Martxoak 16, larunbata, 23:00, Legazpiko Gaztetxean


Finala

Martxoak 22, ostirala, 23:00, GAZTELEKUn


HITZALDI-TAILERRA: ”Bertsolaritza, begirada feminista bat”

Martxoak 2, larunbata, 18:30etan, Urretxuko kultur etxean
Hizlaria: Uxue Alberdi


"BADATOR KORRIKA" BERTSO KALEJIRA MUSIKATUA

Martxoak 21, osteguna, 19:00etan, herriko kaleetan zehar
Bertso eskolako kideen eskutik eta zenbait musikariren laguntzaz
Goizaldean KORRIKA igaroko da Zumarraga eta Urretxun barrena


BERTSO BAZKARIA

Apirilak 13, larunbata, 14:00, Santa Barbaran (txartelak aurrez salgai)
Bertsolariak: Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi


EZETZ LORTU! umeentzako trebezia lehiaketa umoretsua

Kanporaketak: martxoak 10 eta 17, igandea, 17:00
Finala: martxoak 24, igandea, 17:00
Labeaga Aretoan   


Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XXVI. BERTSO PAPER LEHIAKETA


Sari banaketa ekitaldia
Martxoak 15, ostirala, 15:00, Zelai Arizti Aretoan