Brontzea eta zilarra baino
askozaz ere gorago,
zenbat bizitza eta zenbat lur
mineral batek akabo.
Mundu guztia urrean bila
erotu beharren dago,
maitasunak bai balio dula
urreak baino gehiago.

Maialen Akizu (2010-6-19)

« < Iraila 2010 > »
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
   
No events

Zumarragako eta Urretxuko Udalek bertso eskolari omenaldia egin diote
asteartea, 2010(e)ko ekaina(r)en 29-(e)an 07:49etan

 
 Uxue Ezpeleta, igandean kantuan
 

Azken asteetan txapelketa ezberdinetan lortutako emaitzak eta orokorrean azken urteotan herrian bertsolaritza sustatze aldera egindako ekarpena goraipatuz, Zumarragako eta Urretxuko Udalek omenaldia egin berri diote bertso eskolari. Urretxuko Udalak, San Juan egunean Santa Barbaran egin zion bertso eskolari aipamena, eta Zumarragako Udalak, berriz, Santa Isabel jaietako umeen eguneko botere aldaketa ekitaldian.

 
Gaztetxoek berriki igaro diren txapelketetan lortutako emaitzak ez dira oharkabean pasa herrian, eta horrela, Udalek omenaldia egin diote bertso eskolari. Urretxuko Udalak, San Juan egunean Santa Barbaran koadro bat eman zion bertso eskolari, Imanol Lazkano eta Joxe Agirreren saioa baino lehen. Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebek jaso zuten koadroa, eta esker onezko bertso bana kantatu zuten. Jarraian, bertso saio ederra osatu zuten Lazkano eta Agirre beteranoekin batera, 8ko nagusian librean eta puntutan.
 

 Mikel Iturriotz, Joxe Agirre (kantuan), Amaia Iturriotz eta Imanol Lazkano

Arratsaldean, bestalde, Jon Mendizabal eta Joseba Salegik bertso bana kantatu zuten Esteban Larrañagaren omenez; iazko uztailean zendu zen Esteban Larrañaga, San Juan eguneko irrintzi lehiaketaren sustatzaile nagusia izan zen, eta bere irudia gogora ekarri zen irrintzi lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

Pasa den igandean, bestalde, Zumarragako Udalak bere omenaldia egin zion bertso eskolari, umeen eguneko botere aldaketa ekitaldian. Ekitaldi honetan, Elene Alberdi, Uxue Ezpeleta eta Sara Bidarte izan ziren kantuan, eta jarraian alkate txikiak oroigarria eman zion bertso eskolari, Maialen Akizuk jaso zuena. Maialenek ere, bertso batekin eskertu zuen Udalaren keinua.


 Sara Bidarte, Uxue Ezpeleta eta Elene Alberdi, kantuan

 


 Maialen Akizu, Zumarragako Udalaren oroigarria jaso ostean, kantuan

Behin omenaldiak pasata, datorren asteburuan bertso bazkaria izango da Zumarragako jaien baitan, txosnetan. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Ander Lizarralde eta Manu Goiogana izango dira kantuan, eta txartelak dagoeneko salgai daude Gaztetxean, Motzen eta Osaban, 9 euroren truke. Animatu!