| | Amaia, iaz Altsasuko finalean
| |
Euskal Herriko eskolarteko XXII. txapelketaren finala jokatuko da etzi Aguraingo Harresi aretoan. Goizean, 14 urte arteko gaztetxoen finala jokatuko da, eta arratsaldean, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen saioa. Gure bertso eskolako Maialen Akizu, Mikel Iturriotz eta Amaia Iturriotz kantuan izango dira, Maialen gaztetxoen mailan eta Iturriotz anai-arrebak gazteen mailan.
Orain dela hiru aste jokatu zen Gipuzkoako eskolarteko finalean lortu zuten gure hiru bertsolariek Aguraingo Euskal Herrikoan kantatzeko aukera. Maialen, txikien mailan aritu zen Gipuzkoakoan, eta gure bertso eskolako taldeak txapela jantzi ez arren (Goierriko taldea izan zen nagusi), epaimahaiak bera aukeratu zuen Euskal Herrikoan Gipuzkoa ordezkatzeko, Aratz Igartzabal gabiriarrarekin batera. Gazteen mailan, berriz, Amaia Iturriotzek txapela jantzi zuen berriz ere Gipuzkoakoan eta Mikel bigarren sailkatu zen bere estrenaldian. Horrela, Iturriotz anai-arrebak kantuan izango ditugu Agurainen.
| | Maialen txapeldun izan zen 2008an. Irudian, Amaia Urbietarekin |
Maila batean zein bestean, Gipuzkoakoan baino lan handiagoa egin beharko dute bertsolariek Euskal Herrikoan. Gaztetxoen mailan, gai orokor baten inguruan agurreko bertsoa kantatu ostean, 4 oinak emanda bertso bat kantatu beharko dute, eta binaka 8ko txikian bi bertso, ofiziotan. Epaimahaiak 14 bertsolaritik 6 aukeratuko ditu bigarren faserako, eta fase honetan 8ko nagusian binaka ofiziotan kantatzeaz gain, hitza emanda bertso bat kantatu beharko dute. Ondorengoa izango da, gaztetxoen mailan kantuan ariko den hamalaukotea:
1- Peru Abarrategi (Aramaio, 1997) 2- Maddalen Arrausi (Gasteiz, 1997) 3- Txaber Altube (Abadiño, 1998) 4- Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996) 5- Maialen Akizu (Urretxu, 1996) 6- Aratz Igartzabal (Gabiria, 1996) 7- Aitor Servier (Azkaine, 1997) 8- Lur Renteria (Baiona, 1996) 9- Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos, 1997) 10- Itxaro Dunate (Aiherra, 1997) 11- Johaiñe Sarraillet ( Lakarri, 1997) 12- Ibai Thornari (Zalgize, 1997) 13- Maddalen Lopez (Lesaka, 1997) 14- Mikel Lasarte (Barañain, 1996)
| | Mikel Iturriotz, iaz Altsasuko finalean bigarren postuan sailkatu ostean | Gazteen mailan, ofiziotan egin beharko dute lehenengo fasean, handian zein txikian. Epaimahaiak galbahea egingo du, eta 12 bertsolaritik 6 pasako dira bigarren fasera. Azken txanpa honetan, puntuari erantzun eta gaiari bakarka bi bertso bota beharko dizkiote, galbahea pasatzea lortzen duten bertsolariek, kartzelako ariketan. Amaia Iturriotz egungo Gipuzkoako eta Euskal Herriko eskolarteko txapeldunarekin eta bere anaia Mikelekin batera, ondorengo bertsolari hauek ariko dira kantuan:
1- Xabi Igoa (Aramaio, 1992) 2- Ainhoa Comas (Amurrio, 1994) 3- Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 1992) 4- Nerea Ibarzabal (Markina, 1994) 5- Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993) 6- Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995) 7- Maiana Irigoien (Baiona, 1992) 8- Txomin Elosegi (Hazparne, 1992) 9- Mattin Luku (Donibane Garazi, 1992) 10- Bixente Hirigarai (Baigorri, 1992) 11- Ioar Tainta (Lesaka, 1992) 12- Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire, 1994)
Azken asteotan entrenamentu saio politak egin dituzte hiru bertsolariek bertso eskolan, bertso eskolakoen laguntzaz, eta gogoz joango dira larunbatean Agurainera, bertsotan ahal duten ondoen egin eta egunaz gozatzera. Animo oihurik ez zaie faltako, noski. Zorte on hiruroi!
Bukatzeko, hona hemen Euskal Herriko txapelketak orain arte egin duen ibilbidearen laburpena: |