| | Eneko, atzo kantuan
| |
Atzo egindako afariarekin eman da amaitutzat Ezkio-Itsasoko bertso eskolako aurtengo ikasturtea. Bertso eskolako kideak eta hainbat lagun, bertako zein kanpoko, elkartu ziren Anduaga elkartean, eta elkarrekin afaldu ostean, bertso eskolako kideek euren arteko bertso desafioa egin zuten. Asier Sasieta eta Xabier Elgarresta izan ziren garailea. Udazkenean, berriz ere elkartzen hasiko direla iragarri dute. (*) Desafioko bertso hautatuak ikusteko, egin klik hemen
2008ko azaroan hasi zuen bere ibilbidea Ezkio-Itsasoko bertso eskolak, eta ordutik gauza politak egin ditu taldeak. Bertsotan egiten ikasteaz gain, bertso eskolako kideek herriko hainbat ekintzatan parte hartu dute, eta herriko kultur mugimenduan beren lekutxoa egin dute dagoeneko.
| Atzo desafioan parte hartu zuten bertsolariak, Amaia Iturriotz gaijartzailearekin
|
Atzo, aurtengo ikasturteari amaiera eman zitzaion, afari batekin eta afalosteko bertso desafioarekin. Asier Sasieta eta Xabier Elgarresta, Eneko Zabaleta eta Itziar Etxezarreta, eta Nagore Maiza eta Gorka Azkarate bikoteek neurtu zituzten indarrak, lagun giroan, uneoro. Asier eta Xabier izan ziren nagusi, baina saioan zehar entzundako bertso umoretsuak izan ziren gaueko izar. Argi geratu zen hilabete hauetan jauzi kualitatibo latza eman dutela bertso eskolako kideek, eta dagoeneko maila politean bat-batean jarduteko gai dira. Atzo ederki frogatu zuten hori.
| Xabier kantuan, Nagore eta Itziarren begiradapean
|
Saioaren amaieran, udan egin beharreko etxekolana banatu zen: liburu bat irakurtzea. Taldea urriko sagardo astea pasatakoan hasiko da berriz ere elkartzen, urri amaiera-azaro hasiera aldera, ordura arte bertsotan aritzeko grinari eusteko gai badira, behintzat. Uda partean, Ezkio-Itsasoko gaztetxoek bertso antzerki bat prestatuko dutela ere azaldu zuten bertso eskolakoek. Uztaileko zenbait arratsaldetan ensaioak egingo dira eta abuztuaren 24an izango da, Itsasoko San Bartolome jaietan, umeen antzezlanaren estreinaldia.
| Azkarate kantuan, Asier eta Itziar, pentsakor
|
| Bertsolariak eta gaijartzailea, saioaren amaieran
|
|