Brontzea eta zilarra baino askozaz ere gorago, zenbat bizitza eta zenbat lur mineral batek akabo. Mundu guztia urrean bila erotu beharren dago, maitasunak bai balio dula urreak baino gehiago.
Binaka, 8ko nagusian, ofiziotan: Elixabete Pagola eta Amaia Iturriotz. Zuen arteko lehen zita duzue gaurkoa, Elixabetek loreak erosten dirutza handia utzi du, baina Amaiak alergia die loreei.
Binaka, 8ko nagusian, ofiziotan: Mikel Iturriotz eta Eñaut Martikorena. Ikaskideak zarete, bihar azterketa garrantzitsua duzuenak. Irakaslearen ordenagailua piztuta dagoela konturatu zarete. Eñautek ordenagailuari begiratu bat bota nahi dio azterketa ikusteko, baina Mikelek ez.
Binaka, 8ko nagusian, ofiziotan: Gema Urteaga eta Ane Labaka. Gemak etorkizunean aitaren arrantzontzian patroi izan nahi luke, eta aitak nahiago du alaba unibertsitatera joatea ikastera.
Binaka, 8ko nagusian, ofiziotan: Imanol Irazustabarrena eta Izaro Zinkunegi. Erreala oso barruan sentitzen duzue zuek biok. Imanolek igoera eguneko festa antolatzen hasi nahi du dagoeneko, eta Izarok, berriz, nahiago du egun hori iritsi arte itxaron.