Brontzea eta zilarra baino
askozaz ere gorago,
zenbat bizitza eta zenbat lur
mineral batek akabo.
Mundu guztia urrean bila
erotu beharren dago,
maitasunak bai balio dula
urreak baino gehiago.

Maialen Akizu (2010-6-19)

« < Iraila 2010 > »
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
   
No events

Atzera kontaketa hasi da
igandea, 2010(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 05:08etan

 
Potatok Gaztelekun kantatuko du
 

Inoizko maila altuena izan omen duen txapelketak (adituen hitzetan, betiere) ostiralean izango du akabera, Gaztelekun jokatuko den finaleko saioarekin. Potato (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez Durana), Oilarrak (Itziar Etxezarrete, Asier Sasieta, Gorka Azkarate) eta Tupis-Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta "Atxun", Aitor Lizarazu "Ginz") taldeak izango ditugu nor baino nor. Dagoeneko aski ezagunak diren arren, Zubertsotanek talde bakoitzaren erradiografia koxkorra egin du.

 
POTATO

 


 Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez Durana eta Felipe Zelaieta

Sailkapen fasean 1. postua (188.5 puntu)

ALDE: Foxeko saioa ez zen grabatu eta inork ez du xehetasunez aztertu euren jarduna (kandelen argipean egindako saio hura mitifikatu egin da), arabar zale andana espero da Gaztelekun, urtetako esperientzia bestelako lehiatan (Txapelketa Nagusia barne). 

AURKA: Faborito izatearen zama eta presioa, une honetan txapelketa bat baino gehiagotan ari dira parte hartzen (Arabako koadrilen artekoa) horrek sorrarazten duen nekearekin. Arabatik kanpo asko galtzen dute, klima aldaketagatik batik bat.

 

BAKOITZAREN ESALDI ESANGURATSU BAT

Asier Otamendi: "Gaztelekun etxean bezala kantatuko dut, inork ezagutzen ez nauen arren..."

Rikardo Gonzalez Durana: "Kaixo, Rikardo naiz, pegatina kolekzioa egiten ari naiz, kasualidadez ez dituzu pegatinak soberan izango, ezta? Dagoeneko berrehun eta hogeita bat mila bostehun eta hamazazpi pegatina dauzkat etxean."

Felipe Zelaieta: "Urretxu-Zumarraga herri bakarra dira, ezta?"

 

ZUBERTSOTAN PRONOSTIKOA

Irabazteko faborito nagusiak dira, baina despistatuz gero sorpresaren bat jaso dezakete…

 

OILARRAK


 Gorka Azkarate, Itziar Etxezarreta eta Asier Sasieta

Sailkapen fasean 2. postua (181.5 puntu) 

ALDE: Itziar eta Asierren gogoa eta irrika eta bertsotarako duten maila itzela, Azkarateren esperientzia MB-ko finaletan (guztietan kantatu duen bertsolari bakarra), hilabetetan Ezkio-Itsasoko bertso eskolan astero-astero egindako entrenamentu gogorrak (merienda eta guzti, noski). 

AURKA: Azkareteren erregulartasun eza zenbait ariketatan, Zumarraga-Urretxuko bertsozaleentzat “ezezagun” xamarrak izatea oraindik ere, bertso munduan eta bertso mundutik kanpo daukaten “soso” fama.

 

BAKOITZAREN ESALDI ESANGURATSU BAT

Itziar Etxezarreta: "Azkarate, nik Gaztelekun ez det kantatuko, Juantorenak kantatu dezala."

Asier Sasieta: "Talde honetan sosoen langa oso altu zeok..."

Gorka Azkarate: "Benga denok!!"

 

ZUBERTSOTAN PRONOSTIKOA

Iaz gertu izan zuten garaipena. Aurten ere talde indartsua osatu dute, eta arabarrak baino koxka bat beherago daudela pentsatzen duenik baden arren, garesti salduko dute larrua.

 

TUPIS-TUPAU


 Manex Mantxola, Ander Kerejeta "Atxun" eta Aitor Lizarazu "Ginz"

Sailkapen fasean 3. postua (181.08 puntu) 

ALDE: Atxunek etxean kantatuko du (etxeko zapatilekin?), Manex eta Ginzentzat ere bigarren etxea da Gaztelekua (lehenengoa ez bada dagoeneko), zaleak alde izango dituzte haseratik bukaerara, hainbeste urtetan saiatu eta gero txapela janzteko daukaten ilusioa (inork esan al die aurten ez dela txapelik egongo?).

AURKA: Talde irregular xamarra izatea (onenerako gai dira, baina baita txarrena egiteko kapaz ere), Azkarate aurkako bandoan ikusten duenean Mantxolari sartu ohi zaion kakalarria, Ginzek burua biharamuneko musikatuetan izatea eta Atxun arratsalde osoan zuritoak zerbitzatzen egon ostean, lanetik zuzenean etorri beharra bertsotan egitera.

 

BAKOITZAREN ESALDI ESANGURATSU BAT

Manex Mantxola: "Finalak nire bizitzan eragina izan dezakeela uste dut."

Ander Kerejeta "Atxun": "Urtean bitan jartzen naiz urduri eta hau hauetako bat da. Bestea? Je, je... (??)"

Aitor Lizarazu "Ginz": "Bihar musikatuak, bihar musikatuak..."

 

ZUBERTSOTAN PRONOSTIKOA

Bada garaia showa baino zerbait gehiago egiteko talde honek. Mantxolak Aldirin bezainbesteko saioa egitea lortuko balu, kontuan hartu beharko genuke euren hautagaitza.

 

ZUBERTSOTAN NOTAK

 


 

FINALETAKO PALMARES HISTORIKOA

(*) Finaleko postuaren arabera, beltzez urte bakoitzeko talde txapelduna ageri da. Kontuan izan behar da urteren batean (2008an, kasu) aldaketak egon zirela kanporaketetan kantatu zuen taldearen eta finalean kantatu zuenaren artean.

 

2003

1-Beteranoak (Gorka Ojanguren, Juanjo Sagastibeltza, Aitor Lizarazu "Ginz")
2-Hiru Txepel (Asier Zaldua, Eugenio Lizarralde "Txino", Gorka Azkarate)
3-Bi Sanmi eta ura (Antton Fernandez, Jorge Andueza "Pitu", Josu Aztiria)

2004

1-Manexen banda (Manex Mantxola, Aitor Zabaleta, Gorka Azkarate)
2-Triki-dantzariak (Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola "Lutxurdio")
3-Beteranoak (Iker Otegi, Juanjo Aranburu, Joseba Segurola)

2005

1-Torno, gogoan zaitugu (Gorka Erostarbe, Gorka Ganuza, Gorka Ojanguren)

2-Zintzoa, zatarra eta gaiztoa (Asier Zaldua, Asier Murua, Iker Soraluze)
3-DJ & Cia (Andoni Jaka, Itziar Pildain, Gorka Azkarate)

2006

1-Mihiluzeak (Manex Mantxola, Asier Auzmendi, Gorka Azkarate)
2-Lasatarrak (Eli Lasa, Antton Fernandez, Uxue Fernandez)
3-Beteranoak (Juanjo Aranburu, Iker Otegi, Joseba Segurola)

2007

1-OK (Joseba Barandiaran, Igor Iñurritegi, Ibon Sotil)

2-Egin Kantu (Amaia Iturriotz, Edurne Plazaola, Gorka Azkarate)
3-Klasikoak (Gorka Erostarbe, Gorka Ganuza, Gorka Ojanguren)

2008

1-Ameslariak (Amaia Iturriotz, Edurne Plazaola, Gorka Azkarate)

2-Ginz, Ginz, Ginz & Cia (Manex Mantxola, Ander Kerejeta "Atxun", Aitor Lizarazu "Ginz")
3-Lasatarrak & Billy the Kid (Eli Lasa, Antton Fernandez, Asier Murua)

2009

1-Mihiluzeak (Jokin Murua, Oier Oiarbide, Endika Igartzabal)

2-Oilarrak (Gorka Sasieta, Asier Sasieta, Gorka Azkarate)
3-Txap-Ela (Gorka Ojanguren, Gorka Quevedo, Joseba Villarreal)


2010

????