| | Beñat eta Pastel iaz Aldirin
| |
Martxoan Bertsoako herriko taldekako bertsolari txapelketa une erabakiorrera ailegatzen ari da poliki-poliki. Asteburu honetan, azkeneko bi kanporaketak jokatuko dira, eta horiek jokatu ostean erabakiko da hilaren 26an Gaztelekuko finalean zein hiru taldek kantatuko duten. Ostiralean zein larunbatean, ez da emoziorik faltako.
Ostiral gaueko saioa, Legazpiko Arrano tabernan jokatuko da, ohi bezala, gaueko 11etatik aurrera. Bertan, hiru talde indartsuk neurtuko dituzte indarrak: OK BERRIA (Joseba Barandiaran, Igor Iñurritegi, Eneko Iriondo), TRIKITILARIAK (Aitor Zabaleta, Eugenio Gisasola Lutxurdio, Iñaki Larrañaga) eta ATAGOITI (Gorka Maiz, Beñat Maiz, Julen Agirreburualde) taldeak izango dira kantuan. Legazpiko Nekane Gonzalezek egingo ditu gaijartzaile lanak. 2007an txapela jantzi zuenetik, Martxoan Bertsoan kantatu gabeko Joseba Barandiaran eta Igor Iñurritegik bigarren aldiz kantatuko dute gure txapelketan, Iriondoren anaiarekin batera. Trikitilariak, talde klasiko bat da dagoeneko gure lehiaketan, eta Atagoiti, legazpiarren eta gabiriarren taldeen arteko nahasketaren beste emaitza: talde interesgarria. OK BERRIA
|
|
| Joseba Barandiaran
| Igor Iñurritegi
| Eneko Iriondo
|
TRIKITILARIAK
|
|
| Aitor Zabaleta
| Eugenio Gisasola
| Iñaki Larrañaga
|
ATAGOITI
|
|
| Gorka Maiz
| Beñat Maiz
| Julen Agirreburualde
|
Bosgarren kanporaketa, larunbatean Aldirin Ohi bezala, Aldiriko saioarekin (larunbata, 11etan) emango zaio amaiera sailkapen faseari. Saio honetan, JON OBI MIKEL (Mikel Iturriotz, Beñat Torres, Jon Mendizabal), TUPIS TUPAU (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun, Aitor Lizarazu Ginz) eta TXAP-ELA (Gorka Ojanguren, Gorka Quevedo, Joseba Villarreal) taldeak izango dira kantuan. Gazteen taldea, debutaria da Martxoan Bertsoan, baina gogotsu eta ondo entrenatuta datoz. Mantxolaren ekipoa, txapelerako hautagaia da urtero, ikusi egin behar aurten ze gorputzaldirekin datozen. Eta Villarrealen banda... ba hori, Aldirin ez da zeresanik faltako! JON OBI MIKEL
|  |
| Mikel Iturriotz
| Beñat Torres
| Jon Mendizabal |
TUPIS-TUPAU
|
|
| Aitor Lizarazu Ginz
| Manex Mantxola
| Ander Kerejeta Atxun
|
TXAP-ELA
|
|
| Gorka Ojanguren
| Gorka Quevedo
| Joseba Villarreal
|
|