| | Itziar Pildain, iaz kantuan
| |
Iragan larunbatean Foxen kandelen argipean jokatutako kanporaketaren ostean, zeinetan Potato taldea izan zen nagusi, herriko bertsolari txapelketak segida izango du asteburu honetan. Ostiralean eta larunbatean izango dira saioak, Motzen eta Igartubeitin, hurrenez-hurren. Azken egunetan gogor entrenatu ostean, oholtzara igotzeko momentua iritsiko da 18 bertsolarirentzat. Saio interesgarriak izango dira, biak ere.
Esan bezala, ostiralean Motz tabernan izango da txapelketako kanporaketa, ohi bezala gaueko 11etatik aurrera. Saio honetan, Beteranoak (Ajo, Segurola, Otegi II), Gu ta Gutarrak (Pitillo, Pildain, Otegi I) eta Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel Asurabarrena) taldeak izango dira kantuan, Asier Murua gaijartzailearen agindutara. Hiru taldeak sasoi puntu onean datoz aurtengo txapelketara, euren indarra erakustera. Aipagarria da Gabiriko taldean ageri den debutaria, Potto, bertsotan ederki egiten dakien mutila, gaztea izanagatik. Gutxi barru zeresana emango duen bertsolaria, ezbairik gabe. Hauek dira, beraz, Motzen kantatuko duten taldeak: BETERANOAK
|
|
| Juanjo Aranburu
| Joseba Segurola
| Iker Otegi
|
GU TA GUTARRAK
|
|
| Gaizka Oiartzabal "Pitillo"
| Itziar Pildain
| Aitor Otegi
|
POTTO ETA BERE KOADRILA
|
|
| Endika Igartzabal
| Aratz Igartzabal "Potto"
| Mikel Asurabarrena
|
Larunbatean, denok Igartubeitira! Iaz hasitako bide arrakastatsuari jarraipena emanez, bigarren aldiz egingo du Martxoan Bertsoako txapelketak Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan geldialdia. Bigarren urtez, txapelketako kanporaketak eta Yartu kultur elkarteak antolatzen duen barrikote festak bat egingo dute larunbatean. Bertso saioa, arratsaldeko 7etan hasiko da eta barrikotea saioa amaitu bezain laster. Esan, Zumarragatik doako autobus zerbitzua egongo dela, 18:30etan, Zumarragako parrokiatik. Barrikotean, berriz, Igartubeitin urriko zanpaketetan egindako sagardoa dastatzeko aukera egongo da eta jateko pintxoak banatuko dira. Barrikotea Elortza anaiak trikitilariek alaituko dute. Hauek dira Igartubeitiko saioan parte hartuko duten bertsolariak (gaijartzaile lanak Itziar Etxezarretak egingo ditu, iazko moduan). Hiru talde interesgarri, nor baino nor. Nesken taldean aldaketa bat egon da iaztik hona eta Maialen Akizu bertsolari gazteak lehenengo aldiz kantatuko du Martxoan Bertsoan. Ezkio-Itsasoko Oilarrak taldean ere, egon da aldaketarik, eta azken orduko fitxaketa batekin datorkigu, Igor Juantorena bertsolariarekin. Saltsarik ez da faltako. Gabiri eta Legazpiko Murua, Oiarbide eta Iriondoren taldea, berriz, urrutira heltzea espero den talde horietakoa dela diote adituek. Ikuskizuna bermatua dago. MOTXORRO
|
|
| Jokin Murua
| Oier Oiarbide
| Asier Iriondo |
EDURNEZURI ETA BI IPOTXAK
|
|
| Edurne Plazaola
| Amaia Iturriotz
| Maialen Akizu
|
OILARRAK
|
|
| Igor Juantorena
| Asier Sasieta
| Gorka Azkarate
|
|