| | Foxeko iazko saioko irudia
| |
Denbora bizkor doan seinale, konturatzerako hemen dugu Martxoan Bertsoa zikloaren edizio berri bat, zortzigarrena, dagoeneko. Urtero bezala, egitarau oparoa prestatu dugu bertso eskolakook, adin guztietako bertsozaleen gozamenerako. Larunbatean herriko bertsolari txapelketaren 1. kanporaketa jokatuko da Fox tabernan, eta hortik aurrera, ez da aspertzeko tarterik izango.
Oraindik otsailean gauden arren, larunbatean abiatuko da Martxoan Bertsoa zikloaren 8. edizioa. Zikloaren baitan oihartzun gehien izan ohi duen txapelketako lehenengo kanporaketa jokatuko da larunbatean, gaueko 11etatik aurrera, Fox tabernan. Betiko moduan, hiru taldek neurtuko dituzte indarrak. “Non dago Eli?”: Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Asier Auzmendi “Haundi-maundi jaleak”: Jorge “Pitu” Andueza, Ander Gabirondo “Kaxero”, Andoni Jaka “Potato”: Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Felipe Zelaieta Lehen bi taldeek, eskarmentu handia dute Martxoan Bertsoan eta hirugarrena, aurtengo gonbidatu berezia izango da. Asier Otamendi urretxuarra da taldeburua, aspalditik herrian kantatzeko gogo biziz zegoena, eta berekin batera, bere sokakide gertukoenak, Felipe eta Rikardo. Kontuak kontu, bizi hasiko da aurtengo txapelketa larunbatean, hiru talde indartsuk neurtuko baitituzte indarrak. Zumarragako eta Urretxuko Udalen babesaz gain, Ezkio-Itsasoko Yartu kultur elkartearen eta Legazpiko Bertso-Olariak bertso eskolaren laguntza jaso du gure bertso eskolak zikloa antolatzeko orduan. Ezin aipatu gabe utzi, bestalde, Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanblada, herriko tabernariak eta gure babesleak: Aikur erle museoa, Igartubeiti baserri museoa, eta Aranburu eta Amilleta harategia. Azkenik, esan Bertsozale Elkarteak ere bere hondar aletxoa jarri duela ekimen hau aurrera atera dadin. Mila esker denei. Larunbateko kanporaketa izango da aste honetako ekintza bakarra. Datorren astean, zikloak segida izango du hurrengo bi kanporaketekin eta Imanol Kamiok emango duen ahots teknika tailerrarekin. Emango dugu, aurrerago, guztiaren berri. MARTXOAN BERTSOA 2010 - EGITARAUA HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Kanporaketak - Otsailak 27, larunbata, 23:00, FOX tabernan
- Martxoak 5, ostirala, 23:00, MOTZ tabernan
- Martxoak 6, larunbata, 19:00, Ezkio-Itsasoko IGARTUBEITI baserrian (joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da Zumarragatik, ondoren mokadu goxoa banatuko da eta bertako kupeletatik sagardoa edateko aukera egongo da, guztia trikitilariek giroturik)
- Martxoak 12, ostirala, 23:00, Legazpiko ARRANO tabernan
- Martxoak 13, larunbata, 23:00, ALDIRI tabernan
Finala
- Martxoak 26, ostirala, 23:00, GAZTELEKUn
AHOTS TEKNIKA, ARNASKETA ETA ERLAJAZIOA LANTZEKO TAILERRA
Martxoak 6, larunbata, goizeko 11etan, Zelai Arizti kultur etxean Gidaria: Imanol Kamio
BERTSO AFARIA
Apirilak 16, ostirala, 20:30ean, Santa Barbarako tabernan (txartelak aurrez salgai) Bertsolariak: Julio Soto eta Unai Agirre
BERTSO MUSIKATUAK
Martxoak 27, larunbata, 22:30, GAZTELEKUn Bertso eskolako kideen eskutik, herriko zenbait musikariren laguntzaz.
Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XXIII. BERTSO PAPER LEHIAKETA
Sari banaketa ekitaldia Martxoak 12, ostirala, 15:00ean, Zelai Arizti Aretoan
BIZIKLETAREN MISTERIOA umeentzako bertso-antzerkia Martxoak 28, igandea, 17:00ean, Labeaga Aretoan Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren eskutik
|