| | Gorka Ojanguren kantuan
| |
Pasa den astean, bi bertso saio izan ziren Urretxuko Zona Zero tabernan, azken urteotako ohitura mantenduz. Bertso saio horietan, amaitzear dagoen urtean herrian izandako gertakari aipagarrienen inguruan aritu ziren bertsotan bertso eskolako kideak, proiektatutako argazkien laguntzaz. Saio horietan izandako bertsoaldi aipagarrienak, ikusgai daude dagoeneko webgune honetako bideoen sailean.
Abenduaren 22an, Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Maialen Akizu, Antton Fernandez, Asier Iriondo eta Gorka Azkarate aritu ziren kantuan, Gorka Ojanguren gaijartzaile zela. Biharamunean, berriz, Itziar Pildain, Nerea Elustondo, Uxue Fernandez, Aitor Lizarazu "Ginz", Ander Gabirondo "Kaxero", Gorka Ojanguren eta azken orduan oholtzara igo zen Jon Mendizabal gazteak hartu zuten erreleboa, Gorka Azkarate gaijartzaile zela.
Saio biziak eta umoretsuak izan ziren biak, eta bertso on asko entzuteko parada izan zuten Zona Zerora hurbildu ziren bertsozaleek. Ondorengo loturetan klik eginez gero, saio bakoitzeko pasarte onenak ikusteko aukera dago: Zona Zero 2009-12-22 (Amaia eta Mikel Iturriotz, Maialen Akizu, Antton, Iriondo, Azkarate) Zona Zero 2009-12-23 (Ojanguren, Ginz, Kaxero, Elustondo, Pildain, Uxue, Jon Mendizabal) Gozatu bideoez eta urte berri on!
| Azkarate kantuan eta Iriondo adi
|  | Amaia eta Maialen, pentsakor
|  | Antton barrezka eta Mikel pentsakor
|  | Entzulego leiala
|  | Itziar kantuan eta Ginz adi
|  | | Jon Mendizabal, bigarren saioko errebelazioa |  | Bigarren saioan, entzule kopuru handia
|
|