Brontzea eta zilarra baino
askozaz ere gorago,
zenbat bizitza eta zenbat lur
mineral batek akabo.
Mundu guztia urrean bila
erotu beharren dago,
maitasunak bai balio dula
urreak baino gehiago.

Maialen Akizu (2010-6-19)

« < Iraila 2010 > »
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
   
No events

Amaia Iturriotz, Urruzuno lehiaketan saridun
ostirala, 2009(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 16:54etan

 
 Amaia, sari banaketan
 

Oporrak bukatu berri diren honetan, albiste pozgarri batek gozatu digu lanerako itzulera gogorra: gazteen mailako Urruzuno lehiaketa entzutetsuan, Amaia Iturriotz gure bertso eskolako kidea saridun suertatu da. Amaiaren lau lan saritu ditu, gainera, Urruzuno lehiaketako epaimahaiak, zeina maila handiko idazleek osatu duten (Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Yolanda Arrieta, Urtzi Urrutikoetxea eta Castillo Suarez). Atzo izan zen sari banaleta Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan.

 
Saio bizia eta giro beroa txosnetako bertso bazkarian
igandea, 2009(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 15:33etan

 
 Beñat Lizaso kantuan, alboan Iguaran
 

Zumarragako Santa Isabel jaien egitarauaren baitan, bertso bazkaria izan zen atzo txosna gunean, bertso eskolak eta Gazte Asanbladak elkarlanean antolaturiko ekintza. Bazkalostean, Hamaika Bertute taldeko Beñat Lizaso azpeitiarra, Beñat Iguaran amasarra eta Manu Goiogana irundarra izan genituen kantuan, eta saio ederra eta umoretsua osatu zuten, entzuleen gozamenerako. Berrogei lagun inguru bertaratu ziren bertso bazkariaren hitzordura eta pozik ziren guztiak amaieran.

 
Txartel gutxi geratzen dira dagoeneko larunbateko bertso bazkarirako
larunbata, 2009(e)ko ekaina(r)en 27-(e)an 06:23etan

 
 Parte hartuko duten bertsolariak
 

Salgai daude oraindik Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren baitan antolatu den bertso bazkarirako txartelak. Ez dira asko geratzen, salmenta puntuetatik adierazi digutenez (Gazteleku, Motz eta Osaba, gogoratu). Txartelak eskuratzeko azken eguna uztailaren 2a izango da eta 9 euroren truke eskuratu daitezke.

 

 
Herriak gure bertsolariak zoriondu zituen atzo Santa Barbaran
osteguna, 2009(e)ko ekaina(r)en 25-(e)an 07:17etan
 
 
 
Amaia Iturriotz, Euskal Herriko txapeldun; Mikel, txikien mailan bigarren
larunbata, 2009(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 19:41etan

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 10 Zenbatetik 36