|
Saio jendetsua ostiral gauean Motzen |
|
larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 17:02etan |
| | Pitillo, Motzen kantuan
| |
Asteburu honetan, Martxoan Bertsoako herriko taldekako bertsolari txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatu dira, ostiralean Motz tabernan eta larunbatean Igartubeiti baserri museoan. Saio biak jendetsuak eta biziak izan dira. Motzeko saioan, hiru talde bizi izan ziren kantuan eta azkenean Gabiriatik etorritako "Potto eta bere koadrila" taldea izan zen garaile.
|
|
Asteburuan oholtzara igoko diren bertsolariak, kanturako prest |
|
asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 22:15etan |
| | Itziar Pildain, iaz kantuan
| |
Iragan larunbatean Foxen kandelen argipean jokatutako kanporaketaren ostean, zeinetan Potato taldea izan zen nagusi, herriko bertsolari txapelketak segida izango du asteburu honetan. Ostiralean eta larunbatean izango dira saioak, Motzen eta Igartubeitin, hurrenez-hurren. Azken egunetan gogor entrenatu ostean, oholtzara igotzeko momentua iritsiko da 18 bertsolarirentzat. Saio interesgarriak izango dira, biak ere.
|
|
Bertso ziklogenesia Foxen, kandelen argipean |
|
igandea, 2010(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 19:34etan |
| | | Potato, jo eta su | |
Haizeteak gogor astindu zuen Euskal Herria atzo, eta argirik gabe utzi zituen herriko hainbat bazter, Fox taberna tartean, zeinetan MB 2010eko txapelketako 1. kanporaketa jokatzekoa zen. Traben gainetik, ordea, kandela batzuk eta linternaren bat edo beste inguratu, eta megafoniarik gabe izan bazen ere, saioak aurrera egin zuen iragarri bezala. Orduan heldu zen benetako haizetea, baina bertsoek eragindakoa! Argazkiak ikusita, argia dagoela dirudi, baina kameraren flasha besterik ez da. Ilun zegoen, begiratu bestela, asteko argazkia...
|
|
Jone Uria, Abra sarian nagusi |
|
igandea, 2010(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 18:06etan |
| | Jone Uria, Abrako txapela buruan duela
| |
Jone Uria algortarra izan zen nagusi atzo Algortako Villamonte kultur etxean jokatutako Abra sariaren 9. edizioan, Ane Labaka bertsolari lasartearrarekin buruz-buruko ederra jokatu ostean. Amaia Iturriotz gure bertso eskolako kidea hirugarren sailkatu zen. Saio bizia eskaini zuten aipatutako hiru bertsolariek eta Saioa Alkaiza, Pello Ormazabal eta Ekaitz Samaniego gazteek. Saioa ikusteko, egin klik hemen.
|
|
Dena prest larunbatean Martxoan Bertsoaren 8. edizioa abian jartzeko |
|
osteguna, 2010(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 06:31etan |
| | Foxeko iazko saioko irudia
| |
Denbora bizkor doan seinale, konturatzerako hemen dugu Martxoan Bertsoa zikloaren edizio berri bat, zortzigarrena, dagoeneko. Urtero bezala, egitarau oparoa prestatu dugu bertso eskolakook, adin guztietako bertsozaleen gozamenerako. Larunbatean herriko bertsolari txapelketaren 1. kanporaketa jokatuko da Fox tabernan, eta hortik aurrera, ez da aspertzeko tarterik izango.
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 6 Zenbatetik 36 |