Brontzea eta zilarra baino
askozaz ere gorago,
zenbat bizitza eta zenbat lur
mineral batek akabo.
Mundu guztia urrean bila
erotu beharren dago,
maitasunak bai balio dula
urreak baino gehiago.

Maialen Akizu (2010-6-19)

« < Iraila 2010 > »
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
   
No events

Maila altua eta partaidetza zabala herriko eskolarteko bertsopaper lehiaketan
astelehena, 2010(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 06:06etan
 
Jordi Hormigo, kantuan
 

Martxoan Bertsoa bertsolaritza sustatzeko zikloaren barruan, eskolarteko bertsopaper lehiaketa antolatu da aurten ere. Lehiaketa honetan, Zumarraga eta Urretxuko ikastetxeetako gaztetxoek har dezakete parte, eta maila ezberdinak bereizten dira, adinaren arabera. Aurtengoa, XXIII. edizioa izan da, eta pasa den ostiralean banatu ziren sariak, Zelai Arizti aretoan egindako ekitaldi berezian.

 
Aldiriko saio gogoangarriaren ostean, finaleko txartelek badute jaberik
igandea, 2010(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 13:01etan

 
 Ojanguren, aspirinari bertsoa kantatzen  

Atzo gauean amaitu zen aurtengo herriko txapelketako sailkapen fasea. Dagoeneko erabakita dago nortzuk kantatuko duten hilaren 26an Gaztelekuko finalean. Potato, Oilarrak eta Tupis Tupau taldeek kantatuko dute. Gogoratzeko une bat baino gehiago utzi zizkigun atzoko saioak, Martxoan Bertsoaren esentzia agerian geratu baitzen haseratik bukaerara.

 

 

 
Gabiriarrak eta Julenagi nagusi Arranoko saio umoretsuan
larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 13:15etan

 
 Iñaki Larrañaga, atzoko saioan
 

Legazpira egin zuen atzo Martxoan Bertsoako txapelketak ostera, eta bertako Arrano tabernan jokatu zen laugarren kanporaketa. Entzule andana bertaratu zen, eta saioaren ezaugarri nagusia, umorea izan zen. Hiru taldeen arteko aldea bi puntukoa izan zen soilik, Atagoiti taldea izan zalerik nagusi. Hau honela izanik ere, ez zuten Gaztelekuko finalean kantatzeko adina puntu zakuratu.

 
Asteburu honetako saioetan erabakiko da nork kantatuko duen Gaztelekuko finalean
osteguna, 2010(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 06:41etan

 
 Beñat eta Pastel iaz Aldirin
 

Martxoan Bertsoako herriko taldekako bertsolari txapelketa une erabakiorrera ailegatzen ari da poliki-poliki. Asteburu honetan, azkeneko bi kanporaketak jokatuko dira, eta horiek jokatu ostean erabakiko da hilaren 26an Gaztelekuko finalean zein hiru taldek kantatuko duten. Ostiralean zein larunbatean, ez da emoziorik faltako.

 

 
Emozioa azalean atzo Igartubeitin
igandea, 2010(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 19:51etan

 
Oilarrak, taldekoak, saioaren amaieran  

Iaz izandako festaren oroitzapen goxoa gogoan, festa hura errepikatzea zen atzoko helburu nagusia. Eta errepikatu ez ezik, xehetasunak zainduz, hobetu ere egin zela esan daiteke. Leporaino bete zen Igartubeiti, Martxoan Bertsoako kanporaketa eta ondorengo barrikoteaz gozatzera inguratutako Ezkio-Itsasoko zein inguruko herrietako bertsozale eta lagunez. Zumarraga eta Urretxutik, autobuskada bertsozale inguratu zen Igartubeitira. Festa borobila, nekez ahantziko duguna.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 5 Zenbatetik 36