|
Ostiralean amaitu zen sorkuntza tailerra |
|
igandea, 2008(e)ko otsaila(r)en 17-(e)an 19:39etan |
|
Iragan ostiralean amaitu zen Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak gidatu duen sorkuntza tailerra, aurtengo Martxoan bertsoako berritasun nagusietako bat. Bi ostiraletan eman den ikastaro honetan, irudimena landu eta trebatzeko bideak jorratu dituzte Urretxuko kultur etxera hurbildu direnek. Saio atsegin eta ederrak izan dira Alberdik gidatu dituenak, eta partaideek datozen urteetan esperientzia errepikatzea eskatu dute aho batez.
|
|
Ikusmina piztu du Amurizaren hitzaldiak |
|
larunbata, 2008(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 16:02etan |
|
Koadrila polita bildu da larunbat goizeko hitzordura; hizlaria, Xabier Amuriza bertsolari eta idazle etxanoarra, bertsolaritzaren historiari buruz ez ezik gaur egungo bertsolaritzari buruz ere gehien dakienetakoa.
|
|
Martxoan bertsoa 2008 egitaraua |
|
astelehena, 2008(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 11:12etan |
|
Martxan dago dagoeneko aurtengo Martxoan Bertsoa. Adi ondorengo datei, datozen asteak ekitaldi ezin interesgarriagoz beterik datozkigu eta!
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 36 Zenbatetik 36 |