|
Tupis-Tupau garaile, Gaztelekuko final bizi eta umoretsuan |
|
larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 10:44etan |
| | Ginz, saria eskutan duela
| |
Martxoan Bertsoako aurtengo herriko bertsolari txapelketari amaiera antologikoa eman zitzaion atzo, Gaztelekun jokatu zen final handiarekin. Hiru talde ezberdin baina erakargarrik neurtu zituzten indarrak, eta azkenean Manex Mantxola, Ander Kerejeta eta Aitor Lizarazurentzat izan zen Pott Keramika taldekoek egindako garaikurra. Jendetza bildu zen beste behin ere Gaztelekun. (*) Finaleko bideoak ikusteko, egin klik hemen.
|
|
Txapelketako irabazleek Pott Keramikak egindako garaikurra jasoko dute ostiralean |
|
asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 23-(e)an 21:51etan |
|
Martxoan Bertsoa zikloaren baitan jokatzen ari den herriko bertsolari txapelketako finala jokatuko da ostiralean Gaztelekun. Orain arte ez bezala, irabazleek ez dute txapelik jantziko. Aurten, Itsasoko Pott Keramika tailerrak egindako garaikurra jasoko du talde irabazleak, hiru zatitan banatzen den garaikurra, talde irabazleko bertsolari bakoitzak garaikurreko zati bana gorde dezan oroigarri gisa.
|
|
igandea, 2010(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 05:08etan |
| | Potatok Gaztelekun kantatuko du
| |
Inoizko maila altuena izan omen duen txapelketak (adituen hitzetan, betiere) ostiralean izango du akabera, Gaztelekun jokatuko den finaleko saioarekin. Potato (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez Durana), Oilarrak (Itziar Etxezarrete, Asier Sasieta, Gorka Azkarate) eta Tupis-Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta "Atxun", Aitor Lizarazu "Ginz") taldeak izango ditugu nor baino nor. Dagoeneko aski ezagunak diren arren, Zubertsotanek talde bakoitzaren erradiografia koxkorra egin du.
|
|
Aranburu ta Amilleta harategia, kalitatezko haragia |
|
osteguna, 2010(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 06:15etan |
|
| | Aranburu ta Amilleta harategia
| |
Jakina da Martxoan Bertsoa zikloaren aurtengo edizioan babesle berri bat daukagula, Aranburu ta Amilleta harategia, hain juxtu. Iaz, finalean kantatu zuen bertsolari bakoitzak harategi zumarragarraren txuleta eta ardo botila bana jaso zituen, eta finalista guztiek afaria egin zuten Gabiriko Osinalde elkartean Aranburu ta Amilleta harategiaren borondate onari esker. Aurten, txapelketan parte hartu duen bertsolari bakoitzak janari lote ederra jaso du.
|
|
Maialen Akizu eta Amaia Iturriotz, Azkue sariketan saridun |
|
asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 15:40etan |
| | Amaia eta Maialen, Bilboko Plaza Berrian
| |
Iragan astean hedabideetan agertu bezala, gure bertso eskolako Maialen Akizu eta Amaia Iturriotz, saridun izan dira Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolaturiko Azkue literatur sariketa entzutetsuan. Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan banatu ziren sariak, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik. Saritutako lanak irakurgai daude webgune honetan.
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 4 Zenbatetik 36 |