Brontzea eta zilarra baino
askozaz ere gorago,
zenbat bizitza eta zenbat lur
mineral batek akabo.
Mundu guztia urrean bila
erotu beharren dago,
maitasunak bai balio dula
urreak baino gehiago.

Maialen Akizu (2010-6-19)

« < Iraila 2010 > »
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
   
No events

Bertso eskolako ordezkaritza, maila txukunean Alegin
larunbata, 2008(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 19:02etan

 
Joseba Salegi, kantuan
 
Eskolarteko txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen atzo Alegin eta bertan gure bertso eskolako talde bat izan genue txikien mailan kantari; handien mailan, berriz, Amaia Iturriotzek kantau zuen, maila horretan aurreneko aldiz. Dotore aritu ziren, nola txikiak, hala Amaia, herriko ikastetxeetatik joandako ikasle tropelaren animoen babesean. Poliki-poliki, ari da azkenera hurbiltzen aurtengo eskolarteko txapelketa.

 

 
Sorpresa Deban: Azkarate Plazatik Gaztetxera txapelketako finalera
larunbata, 2008(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 18:40etan

 
Azkarate, saria eskuetan duela
 
Plazatik Gaztetxera txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen atzo gauean Debako gaztetxean, eta Gorka Azkarate gure bertso eskolako kidea kantuan izan genuen bertan. Dizdira handirik gabeko saio erregular xamarra osatu ostean, txapelketa horretako finalera sailkatu zen zuzenean, herritik bera animatzera joandakoen pozerako.

 

 
Bertso eskolakoak, hainbat txapelketatan kantari ostiral honetan
osteguna, 2008(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 16:07etan

 
Jon Mendizabal, iazko saioan
 

Ostiral honetan Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da Alegin, eta bertan kantuan arituko dira gure bertso eskolako bertsolariak. Bestalde, Plazatik Gaztetxera ekimenaren baitan, Gorka Azkaratek kantatuko du Debako gaztetxean ostiral gauean. Agenda betea, beraz, herriko bertsolariena.

 
Gaztetxoen jario emankorra protagonista Santa Barbarako afarian
igandea, 2008(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 19:15etan

 
Afalosteko ariketak
 

Eskolarteko txapelketaren aitzakian, afari-merienda egin izan dugu azken urteotan, Mikel Mendizabal bertsolari eta Ikastolen Elkarteko bertsolaritza ataleko arduraduna ere gure artean izanik. Iaz bezala, Santa Barbarako Gure Borda elkartean egin dugu aurten afaria, eta inoizko gaztetxo, guraso eta arduradun kopuru handiena bildu dugu mahai bueltan.

 
Urretxu garaile Zumarragaren aurkako desafioan
igandea, 2008(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 18:47etan

 
Txapelduna: Urretxu
 

Urretxu-Zumarragako gaztelekuko gure lagunek, euren KKinzona irratiaren urteurren festaren aitzakian zenbait ekintza antolatu zituzten atzo, Urretxu eta Zumarragaren arteko bertso desafioa, kasu. Talde biek saio bizi eta umoretsua osatu ostean, Gabiritik propio ekarritako epaile neutralen puntuen batuketak Urretxuri eman zion txapela.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 29 Zenbatetik 36