Brontzea eta zilarra baino
askozaz ere gorago,
zenbat bizitza eta zenbat lur
mineral batek akabo.
Mundu guztia urrean bila
erotu beharren dago,
maitasunak bai balio dula
urreak baino gehiago.

Maialen Akizu (2010-6-19)

« < Iraila 2010 > »
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
   
No events

Umorea nagusi, Agirre eta Sotoren eskutik, Santa Barbarako afarian
igandea, 2010(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 17:07etan

 
Unai Agirre, kantuan
 

Ostiraleko bertso afariaz eman zitzaion akabera aurtengo Martxoan Bertsoa bertso zikloari; Julio Soto gorritiarra eta Unai Agirre hernaniarra izan ziren kantuan, eta bertso-jardun benetan umoretsu eta bizia osatu zuten, Santa Barbarako taberna bete zuten bertsozale andanaren gozamenerako. Aizpurutxoko trikitilariek ere euren hondar aletxoa jarri zuten giroa gehiago berotze aldera. Bertso afariko zenbait pasarte, ikusgai daude albiste honetan bertan.

 
Ostiraleko bertso afarirako txartelak agortu dira
asteartea, 2010(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 06:18etan

 
 Julio Soto   
 
Datorren ostiralean emango zaio akabera aurtengo Martxoan Bertsoa zikloari, Santa Barbarako jatetxean izango den bertso afariarekin. Unai Agirre eta Julio Soto bertsolariak izango dira kantuan. Bertso afariak ezohiko ikusmina sorrarazi du, eta txartel guztiak salduta daude dagoeneko. Afaldu ez baina bertsolarien jarduna jarraitzeko asmorik dutenek ere, izango dute horretarako aukerarik.
 
Julen Agirrek eta Hodei Iruretagoienak lortu zituzten Axarin Osinalderako txartelak
larunbata, 2010(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 18:23etan

 
 Hodei Iruretagoiena, kantuan
 

Atzo jokatu zen Idiazabalen aurtengo Axari saria, Osinalde sariketarako puntuagarria den gazteentzako bertso sariketa. Bertan, gure bertso eskolako Manex Mantxolak kantatu zuen, Asier Azpiroz, Beñat Alberdi, Julen Agirre, Mikel Olaizola eta Hodei Iruretagoienarekin batera. Mantxolak saio polita egin zuen, akatsen bat edo beste ere egin bazuen ere. Agirre eta Iruretagoiena izan ziren txukunen jardun zirenak, eta eurek lortu zituzten Osinalden kantatzeko atzo jokoan zeuden bi txartelak.

(*) Saioko bideoak ikusteko, egin klik hemen

 
Manex Mantxolak Axari sariketan kantatuko du ostiralean
asteazkena, 2010(e)ko apirila(r)en 07-(e)an 13:47etan

 
 Manex Mantxola
 
 
Gure bertso eskolako Manex Mantxola 18 urteko gazteak, Idiazabalgo Axari bertso sariketan kantatuko du ostiralean. Sariketa hau, Gabiriako Osinalde sariketa entzutetsurako puntuagarria da, eta bi bertsolarik lortuko dute maiatzaren 8ko Osinalde sariketan kantatzeko txartela. Martxoan Bertsoako txapelketan lan ona egin ostean, gogoz dago Mantxola. Maila handiko bertsolariak izango ditu kantukide, baina ez da kokilduko, ez horixe!
 
Mota guztietako abestiak, bertso musikatuen emanaldi umoretsuan
asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 19:48etan

 
 Jaka eta Maddi, bogabanteak
 

Gazteleku jendez bete zen, urtero bezala, Martxoan Bertsoari amaiera eman ohi dion bertso musikatuen emanaldia jarraitzeko. Aurten, bertso afaria apirilera pasatu denez, zikloa ez da oraindik amaitu. Larunbateko emanaldia, koloretsua izan zen, betiko moduan, eta gogoratzeko une bat baino gehiago izan ziren. Emanaldiko bideoak ikusgai daude hemen klikatuz gero. Albiste honetan, berriz, emanaldiko argazki bildumatxoa daukazue ikusgai.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 3 Zenbatetik 36