Gizonezkoen kasuan nahiz ta
ez den halako perkala,
emakume bat nere edadean
bakarrik ez da normala,
maizegi entzun ohi dut arroza
pasatu behar zaidala,
mundu guztia paellazale
baldin bagina bezala...

Nerea Elustondo (2011-4-2)

« < Urtarrila 2012 > »
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
   
No events

Iriondok irabazi zuen Jakaren aurkako desafioa
astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 10:47etan

 
 Asier Iriondo, artxiboko irudian
 

Pasa den hilaren 14an, bertso desafio xelebrea izan zen Motz tabernan: “Iriondo vs Jaka, 200 bertso, 20 epaile”. Halaxe zioen, behintzat, ekitaldia iragartzen zuen kartelak. Hogei epaile izan ziren, baina bertsolariek ez zuten 200 bertso kantatu. Edozein kasutan, giro umoretsua izan zen nagusi eta poliki-poliki, laster hasiko den Martxoan Bertsoa ekimenera begira motorrak berotzen joateko balio izan zuen. Jendea gogoz dago…

 
Sorkuntza lehiaketa, martxan
asteartea, 2011(e)ko urria(r)en 11-(e)an 08:47etan

 
 Sorkuntza lehiaketaren kartela
 
Pasa den ostiralean, bertso eskolak prentsaurrekoa eman zuen Urretxuko kultur etxean, Iparragirre Sorkuntza Lehiaketa berria aurkezteko. Beste hainbat komunikabideren artean, Urola Telebista ere bertan izan zen eta bideo hau grabatu zuen. Lehiaketaren berri jakin nahi duenak, bideoa ikusi besterik ez du. Eskerrik asko UTB-ri bideoa utzi izanagatik eta baita Goierriko Hitzako Alex Areizagari beheko argazkia bidaltzeagatik.

 

 
Ikasturtea abian bertso eskolan
astelehena, 2011(e)ko urria(r)en 03-(e)an 14:03etan


 
 Nerea Elustondo, Eibarren
 

Udako oporrak atzean utzita, bertso eskolak hasi du dagoeneko ikasturte berria. Pasa den ostiralean, Aikur erle museoko txokoan elkartu ziren bertso eskolako kideak elkarrekin afaldu eta ikasturte honetan egin beharrekoez hitz egiteko, bertso batzuk kantatzeaz gain, noski. Aurtengo ikasturtea berezia izango da, Martxoan Bertsoa zikloak hamargarren urteurrena beteko baitu datorren martxoan ospatuko den edizioarekin. Urteurrena behar bezala ospatzeko, hainbat proposamen daude mahai gainean, eta datozen hilabeteotan bertso eskolan hauek guztiak landuko dira.
 
Zumarragako saioen faltan, aurrera doa Gipuzkoako bertsolari txapelketa
astelehena, 2011(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 15:41etan

 
 Antton kantuan, Esoain eta Apalategik babestuta
 
Igandean Zumarragako Zelai-Arizti aretoan jokatuko dira Gipuzkoako bertsolari txapelketako lehen fase honetako azkeneko bi saioak. Manex Mantxola eta Gorka Azkarate izango dira kantuan goizeko saioan, eta Julen Agirreburualde, arratsaldekoan. Asteburu honetan, bitartean, hainbat saio jokatu dira, eta hurrengo fasera begira, panorama argitzen ari da poliki-poliki.

 

 
Asteburuko saioen ostean, amaitu da Gpuntuako lehenengo faseko lehenengo itzulia
asteartea, 2011(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 09:45etan

 
 Asier Sasieta, Soraluzen kantuan
 
Aurreko asteburuan Orion Antton Fernandez, Julen Agirreburualde eta Gorka Azkarate bertsolariek kantatu ostean, asteburu honetan eskualdeko beste bertsolarien txanda iritsi da. Manex Mantxola, Nerea Elustondo, Joseba Barandiaran, Asier Sasieta eta Amaia Iturriotz izan dira kantuan, nor bere saioan. Maila polita eman dute denek, eta batzuek, polita ez ezik bikaina ere bai. Datorren asteburuan, hauteskundeak direla medio, atseden hartuko du Gpuntuak.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 41